|

Badira urteak zenbait irakaslek ikasleen hizkuntza trebetasunak hobetzeko bere kezka eta gogoa azaldu izan dutela, euskararen erabilera bultzatuz eta indartuz. Horrela, aurreko ikasturte desberdinetan hainbat ekimen antolatu izan da helburu hau betetzeko asmoarekin (euskararen astea, barnetegiak, ekintza osagarriak, lehiaketak...) 2003-2004 ikasturtean ikusi zen ekimen hauek ikastetxeko proiektu baten barnean antolatu eta egokitzeko beharra, bertan zeuden pertsonen lana errazteko eta Institutuko beste pertsona guztiak ere bertan inplikatzeko. Horregatik, Berritzeguneko teknikariarekin batera, Prestakuntza Proiektu hau landu genuen, ikastetxeko Hizkuntza Normalizazioaren Proiektua. Horrela Ulibarri programan sartu ginen. 2009-10 ikasturtean Branka eta Mintzagrama baliabide informatikoak erabiliz, ikastetxeko hizkuntz diagnostikoa eta ebaluaketa burutuko dugu. Azterketa honek erakutsiko digu zein den ikastetxearen eguneko egoera, eta, ondorioz, zeintzuk izan behar duten Hizkuntza Normalizazio Proiektu honen barruan eman behar diren pausuak eta helburuak. Horretarako 2010-14 plangintza disenatuko dugu. Informazio gehiago hemen: ibarrekolandakohnb.blogspot.com
Arduradun orokorra:Patxi Erezkano
Norentzat: Ikasle, irakasle eta gurasoentzat
|