IES Ibarrekolanda BHI
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
 ZERBITZUAK
 Idazkaritza
   
 
ikas
e-irakaskuntza
 
Plazaguneak garatuta
Plazagunea
Proiektuak: Agenda21
 

2005-2006 kurtsoan Ibarrekolandako Institutuoa Agenda21 proiektuan sartu zen.

Baina, zer da eskolako Agenda21?

1972an Estokolmon ospatu zen Nazioarteko Batzarrean ingurugiroaren arazoa zela eta atera zen lehenengoz munduko nazioen kezka, eta Erromako Elkarteak egindako txostena argitaratu zen, hazkundearen mugak izenpean. 1992an Rio de Janeiron bildu zen Batzarrean sinatu zen dokumenturik garrantzitsuena Agenda21 izan zen. Egitasmo honen bidez egin nahi dena, zera da: Gure planetako bizitza mantentzen duten sistemak mantentzeko, eta Lurra erabilgarri utzi datozen belaunaldientzat.

Agenda21ek defendatzen dituen jasangarritasunerantz bideratutako ekimenak maila desberdinetan garatu behar dira: banakokoa, eskolakoa, tokikoa, nazional edo eskualdekoa eta nazioartekoa. Tokiko Agenda21 komunikatzeko gizarte-eta ekonomia-eragile guztien parte-hartzean oinarritzen da eta Tokiko Agenda21en bitartez ikastetxeen parte-hartzea bultzatu ahal du.

Gizarte osoak eta hezkuntza-sistemak berak ere ahalegina egin behar dute bakearen, justizia sozialaren eta jasangarritasunaren idealetara hurbiltzeko; eta bide horretan tokiko ekimenak eta Eskolako Agenda21 baliagarriak izango dira parte hartzeko foro gisa.

Eskolako Agenda21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea

Ikastetxeko Agenda21en ekintzak Ingurune Batzordeak koordinatzen ditu. Batzorde hau ikastetxeko estamentu guztietako boluntarioek osatzen dute.

Urtero Agenda 21ek lan egiteko egitasmo bat proposatzen du, eta, aurten, Hondakinen kudeaketa aukeratu du. Beraz, Zentro eta inguruko diagnosia egiten hasi gara. Lehenengo urratsa estamentu guztien artean inkesta bat zabaldu (ikasleak, gurasoak, irakasleak, irakasleak ez diren langileak). Alternatiba klasean landu da eta DBH 3. A ereduko ikasleek prestatu dute.

Aldi berean, ikastetxearen sarreran TXOKO BERDEA izendatu dugun iragarki taula bat ipini dugu eta bertan ingurugiroarekin eta, batik bat, hondakinekin erlazionaturiko abisuak eta berriak ezartzen ditugu.

Hemendik guztiok gonbidatzen zaituztegu ingurugiroaren zaintzan parte har dezazuen!

2009-2010 Aurkezpena

Agenda21 bloga

 

Arduradun orokorra:Gloria de la Fuente

Norentzat: Hezkuntz elkarte osoarentzat.

   
Argazkiak Familien proposamenak
Agenda
 
IES Ibarrekolanda BHI: Agenda
2010 uztaila
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
Liburutegia
Gure Blogak
Europan Programak