| |
Azken urteetan eta arlo desberdinetatik Osasun gaia alderdi ezberdinetatik jasotzen zuten zenbait jarduera eta programa antolatzen joan dira ikastetxean. Hauetako batzuk tutoreek emanak izan dira, edota arloko irakasleek ("Corta el bollo", "Ordago" programa, HIES prebentzio programa, sexu-afektibo hezkuntza...), eta beste batzuk kanpotik etorri izan den jendeak, bai Droga-menpetasuneko arlokoak edota udaletxeko Osasun-Eskola daramatenenak (Droga-menpetasuneko Tailerra, "alkohol arriskua", "droga arriskua", Nerabearen programa, Puberraren Programa...), zein beste erakunde pribatuetatik etorri izan direnak eman dituztenak. Orokorrean ekintza hauek positiboki jaso dituzte bai ikasleek bai irakasleek ere. Hala eta guztiz ere aurrera pausu bat eman behar dugu osasunaren gaia hobeto koordinatu eta lantzeko, ikastetxeko heziketa prozesuaren barnean eta Curriculum-diseinuan integratuta gera dadin. Beraz, Orientazio departamentutik bultzatutako irakasle talde batek proiektu bat prestatu dugu orain arte egiten ziren jarduera guzti hauek biltzeko asmo batez: habito osasuntsuak jaso ditzaten ikasleek, eta, bestalde, eskola elkarte osoa bertan inplikatzeko asmoz, irakasleak, gurasoak, laguntzaileak eta jantokiko langileak, eta aisialdirako hezitzaileak ere. Ziur gaude hiritar autonomoen garapena, iritzi propioak dituzten pertsonak, bere osasunaren protagonistak eta arduratsuak, gure parte hartzearen bitartez lortzen ditugula, gure ekintza hezitzaileen bidez, eguneroko bizitzako arlo ezberdinetatik, eskolan, zein familia inguruan, eta aisialdirako guneetan ere.
Arduradun orokorra:Manu Goitia
Norentzat: Ikastetxeko ikasle, talde eta maila guztiontzat
|